BASAURI ERAIKITZEN, EGUNERO-EGUNERO

Ongi etorri! ¡Bienvenida/o! Welcome! Bienvenue!

BASAURI ERAIKITZEN, EGUNERO-EGUNERO

Modu askotara esan daiteke, baina esanahia bat eta bakarra da: espero dugu zu gure herriaren parte sentitzea.

Horretarako, badakigu, ezinbestekoa da ezagutzea herriko kaleak, plazak, elkarguneak, jendea… eta, nola ez, jakitea zeintzuk diren hemen bizi garenoi eskaintzen dizkiguten baliabide eta zerbitzuak.

Horixe da, hain zuzen ere, zenbait hizkuntzatan idatzitako harrera-gida honekin lortu nahi duguna: Basaurira zatozen guztiongana hurbiltzea.

Gure herrian kultura eta jatorri askotako jendea dago: gero eta herrialde eta toki gehiagotako pertsonak bizi gara hemen. Basauriarrok beti izan gara abegitsuak. Aspaldi du Udala, herri-elkarteak eta biztanleok, oro har, lanean ari garela, herri ireki, inklusibo, anitz eta solidarioa eraikitzeko.

Zatoz, eta egin bat gure proiektu kolektiboarekin. Norberaren sorterria, bizitokia edo jatorri soziala alde batera utzita, harro gaude gu guztiontzat nahi dugun Basauri eraikitzeaz, egunero-egunero.

Jaso ezazu agur bero bat.

Asier Iragorri Basaguren
Basauriko Alkatea

Basauriko Udaletxea K/ Kareaga Goikoa 52. K.P.:48970 Basauri.
Tlfn.: 94 466 63 00 | 24 ordu mezuak: 900 840 841 | E-mail: oiac@basauri.net