Udalean, Herritarrei Informazioa eta Arreta emateko Bulegoa (HIAB) eta Udala online.

Udala da herritarrengandik hurbilen dagoen administrazioa. Udal gobernuak kudeatzen du, eta alkatea da bertako agintari nagusia.

Basauriko Udalak arreta pertsonalerako gune iraunkorra du, eta hori da informazioa eman, eskariak hartu eta izapideak egiteko lehen gunea. Horren izena Herritarrei Informazioa eta Arreta emateko Bulegoa (HIAB) da, eta bi tokitan kokatzen da: Basauriko herrigunean, eta San Migelen.

Hala behar dutenentzako aldibereko itzulpen zerbitzua daukate, hizkuntza-sorta zabalarekin.

HIABen, bestalde, eskabideak, idatziak edota jakinarazpenak erregistratu daitezke, bai Eusko Jaurlaritzari zuzendutakoak, baita haren mendeko erakundeentzako direnak ere.

Beste alde batetik, Basauriko Udalean zenbait izapide egin daitezke erakundearen web gunearen bidez (www.basauri.net/eu) «Zuzeneko Kanala» atalean. Izapide horietako batzuek aurretiazko identifikatzaile digitala eskatzen dute. Orrialde horrek, bestalde, udalerriari buruzko informazio erabilgarri gehiago ere badakar: udal zerbitzuak, herritarrei zuzendutako kanpainak, berriak, eta jardueren agenda.

Zuzenean Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu bat da. Bilbon dago, eta aukera ematen du edozein zerbitzuri buruzko informazioa emateko eta izapideak hasteko; bermatu egiten du eskaerek erantzun bat jasoko dutela. Basauriko HIABen Eusko Jaurlaritzari zuzendutako dokumentazioa entregatu daiteke. Jaurlaritzaren ardurapeko izapideei buruzko informazioa jasotzeko, berriz, Zuzenean zerbitzura jo beharra dago.

Basauriko Udaletxea K/ Kareaga Goikoa 52. K.P.:48970 Basauri.
Tlfn.: 94 466 63 00 | 24 ordu mezuak: 900 840 841 | E-mail: oiac@basauri.net