Kultura

Kulturari eta aisialdiari dagokionez, basauriarrok zenbait udal ekipamendu ditugu irakurketaz gozatzeko, egunkariak kontsultatu eta Internet erabiltzeko, erakusketak bisitatzeko, trebetasun artistikoak lantzeko tailerretan parte hartzeko (argazkigintza, eskultura, margogintza...) eta zine zein antzerki programazioa ikusteko. Zabala da ekipamendu horietako ordutegia, eta asteburuak barne hartzen dituzte.

Auzo etxeen (Kultur Basauri) sarea ere zabala da. Bertan, liburutegi eta ikasketa-gelak egoteaz gain, zenbait jarduera eta tailer antolatzen dira. Hauek dira auzo etxeak:

Auzo etxe bakoitzean dago bertako egitaraua. Bestela, hemen ere jaso daiteke horren berri: socialantzokia.eus/eu

Liburuak, Cdak eta DVDak maileguan hartu ahal izateko, berriz, beharrezkoa da auzo etxe eta kultur etxeetako liburutegi publikoetako bazkide izatea. Doakoa da, eta horietako edozeinetan egin gaitezke bazkide.

Social Antzokia 1993ko maiatzaren 29an inauguratu zuten, arte eszenikoetarako eta zinerako eremu gisa, eta arlo horretako erreferente bihurtu da, bai Bizkaian, bai Euskal Herrian, baita Estatuan ere. Social Antzokiak berezko egitaraua du urte osoan zehar: zinea, antzerkia, dantza eta bestelako kultur erakustaldiak. Egitarau horren berri jasotzeko beren webgunea bisitatu dezakegu, edo, bestela, Antzokiko txarteldegira hurbildu. Era berean, aukera dago urteko bonua egiteko («Social Antzokiaren lagunak«), ikuskizunak prezio txikiagoan gozatu ahal izateko.

Basauriko Udaletxea K/ Kareaga Goikoa 52. K.P.:48970 Basauri.
Tlfn.: 94 466 63 00 | 24 ordu mezuak: 900 840 841 | E-mail: oiac@basauri.net