Haurrak eta gazteak

Haurrak

LUDOTEKAK:

Basaurin ludotekak daude 4-12 urte bitarteko haurrentzat. Jolasteko eta jolasten ikasteko guneak dira, eta ikasturte osoan zehar daude zabalik. Ludoteka-zerbitzuak prezio publiko txikia du, eta anai-arrebek hobariak dituzte. Argibideak jasotzeko eta izena emateko auzo etxeetara jo behar duzue, han ematen baitute ludoteka zerbitzua.

Non?

Social Antzokiko ludotekak

UDALEKUAK:

Ikasturtea amaitu eta gero, uztailean zehar, Udalak herrian antolatutako udalekuetara joan daitezke 4-14 urte bitarteko umeak. Haurrek zenbait jarduera eta jolas egiten dituzte egunean zehar, hezitzaileek lagunduta; jantoki-zerbitzua ere erabili dezakete. Zerbitzu honek prezio txikia dauka, eta anai-arrebek hobariak jasotzen dituzte. Argibide gehiago jasotzeko eta izena emateko: Basauriko Udala, Kultura-politika eta Euskara Arloa; udal webgunea ere bisitatu dezakezue: www.basauri.net.

Beste alde batetik, udan zehar Basauri Kirolakek zenbait jarduera antolatzen ditu. Horri buruzko argibideak jaso ahal dituzue erakundearen webgunean edota Artunduagako kiroldegian.

Udako hilabeteetarako badaude bestelako udaleku edo udako kanpalekuak ere, bai haurrentzat, bai nerabeentzat. Beste erakunde publiko eta pribatuek antolatzen dituzte. Horiei buruzko informazioa ikastetxean edo, bestela Zirt-Zart gazteen informazio bulegoan emango digute.

Gazteria

ZIRT-ZART

16-35 urte bitartekoentzat doako aholkularitza zerbitzua dago, hezkuntza- eta prestakuntza-ibilbideei buruz, enplegu-eskaintzei buruz, kultura-, kirol- eta aisi-baliabideei buruz eta bidaiei buruzko informazioa jasotzeko. Zirt-Zart gazteen informazio bulegoa da, eta Basozelai Gizarte Etxean dago. Gazte Txartela eta aterpekide txartela izapidetuko dizkigute bertan. Horrez gain, gazteei zuzendutako aisialdi eta kultura jarduera zenbait antolatzen dituzte. Horiek kontsultatzeko, hemen: www.basauri.net. Bestela, Basozelai Gizarte Etxean bertan.

GAZTEGUNE

Beste alde batetik, Basozelai Gizarte Etxean eta San Migeleko Taberna Nagusian Gaztegunea dago, 12-30 urte bitarteko gazteentzat. Jolasak, aldizkariak, CD eta DVDak (musika eta filmak), Internetarako sarbidea eta musika taldeentzako entsegu-gelak daude bertan. Baliabide horiek guztiak doakoak dira, entsegu-gelak izan ezik (baina horiek erabiltzeagatiko prezioa txikia da). Tailerrak eta topaketak ere antolatzen dituzte.

Egitarauaren berri jaso dezakezue gizarte etxe bakoitzean, edo, bestela, Zirt-Zarten bertan.

MULTIABENTURA UDALEKUAK

Udalak udalekuak antolatzen ditu 12-17 urte arteko gazteentzat, ekaineko azken astean eta uztaileko lehen astean zehar.

Argibide gehiago hemen: www.basauri.net eta Kultura-politika eta Euskara Arloa.

Basauriko Udaletxea K/ Kareaga Goikoa 52. K.P.:48970 Basauri.
Tlfn.: 94 466 63 00 | 24 ordu mezuak: 900 840 841 | E-mail: oiac@basauri.net