Herritarren Segurtasuna

Basaurin hiru polizia ezberdin daude: Udaltzaingoa, udalaren menpekoa; Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzaren menpekoa eta Polizia Nazionala, Madrilgo gobernuaren menpekoa.

Halaber, Bilbon Polizia Nazionalaren egoitza dago. Polizia Nazionalak du eskumena atzerritartasunean, naziotasunean, nortasun agiriak emateko... Terrorismo gaietan ere eskumena du.

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak izan ohi dituzte segurtasunari buruzko gainerako eskumenak.

Larrialdiak

larrialdi baten aurrean 112 doako telefono zenbakira deitu behar da

Larrialdi baten aurrean 112 doako telefono zenbakira deitu behar da; larrialdietarako zenbaki orokorra da. Telefono zenbaki horretan operadore batek erantzuten du, eta kasuaren arabera, dagokion zerbitzua (anbulantzia, suhiltzaileak, etab.) ohartarazteaz edo bertara deia bideratzeaz arduratzen da.

Hiritarren segurtasunagatiko deia izanez gero, operadoreak Ertzaintzari ematen dio abisua eta honek esku hartu edo abisua Basauriko Udaltzaingoari pasatzen dio, gaiaren edo zirkunstantzien arabera.

Basauriko Udaletxea K/ Kareaga Goikoa 52. K.P.:48970 Basauri.
Tlfn.: 94 466 63 00 | 24 ordu mezuak: 900 840 841 | E-mail: oiac@basauri.net