Herritarren elkarteak

Basauriar asko talde edo elkarteetako kideak dira. Elkarte horien helburua da herritarren interesak ordeztea edota, besterik gabe, herritarrek elkarrekin aritzea, zenbait eremutan: kultura, kirola, jaiak, gizartea, kulturartekotasuna, eta abar. Elkarte horiek prest egoten dira kide berriak hartzeko. Horietan parte hartzea positiboa da, ez bakarrik Basauriko gizartea aberasten duelako, gure interes edo zaletasunak dituzten beste herritarrekin harremanetan jartzeko aukera ematen digulako ere bai.

Zenbait elkarte mota daude:

  • Auzotarren elkarteak
  • Kultura elkarteak
  • Kirol elkarteak
  • Gizarte-izaeradun elkarteak
  • Emakumeen elkarteak
  • Kulturarteko elkarte eta taldeak
  • Jaietako kuadrillak

Elkarte batean parte hartzeko, argibideak eskatu daitezke Herritarrei Informazioa eta Arreta emateko Bulegoan (HIAB), Elkarteen Erregistroa baitago bertan. Bestela, webgune honetara jo daiteke: www.basauri.net/eu/basauri-eu/bmcdasociaciones

Argibide gehiago behar badituzu Basauriko kulturarteko elkarte eta jarduerei buruz, Udaleko Immigrazio Atalean eskatu ditzakezu.

 

Asociación Colombia-Euskadi
Florian Tolosa 4, lonja, 48970 Basauri

Emakumeak Aniztasunean Elkartea
Agirre Lehendakaria 4, 48970 Basauri

www.mujeresenladiversidad.org

Solidaridad Euskalmón elkartea
Florian Tolosa 4, lonja, 48970 Basauri

www.euskalmon.blogspot.com

Caritas Interparroquial
Nagusia 1, 48970 Basauri

Centro Intercultural Echando Raíces
Lehendakari Aguirre kalea, 4, 48970 Basauri
944029599

Facebook

Gurutze Gorria Basauri
Segurtasun eta Larrialdien udal eraikina. Azbarren, 2 (Azbarren industrialdea) , 48970 Basauri
944263730 - 944261787

 

Beste alde batetik, Euskal Herrian badago etorkinei laguntza emateko GKEen koordinakunde bat, Harresiak Apurtuz izenekoa. Arlo horretan lanean ari diren elkarte guztiei buruzko informazioa emango dizute bertan.

Elkarte berriak

Basauriko elkarte eta taldeek ez badituzte gure helburu edo interesak asetzen, elkarte berria sortu ahal dugu, beste herritar batzuekin batera. Hiru pertsona elkartu behar dira gutxienez, eta elkartearen jardueraren deskribapenari buruzko dokumentazioa inskribatu behar dute Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Orokorrean. Era berean, gomendagarria da elkarte berria Elkarteen Udal Erregistroan inskribatzea.

Elkarte berria sortzeari, diru-laguntzei edota prestakuntzari buruzko aholkularitza jasotzeko Bolunta-Boluntariotza eta parte-hartzerako agentziara jo dezakegu; doako arreta emango digute han.

Bolunta
Erronda z.g. (5 zenbaki parean), 48005 Bilbao
944161511

www.bolunta.org

Centro Social Ignacio Ellacuría
Aita Lojendio 2, 1. esk., 48008 Bilbao
944465992

www.centroellacuria.org

Biltzen- Gizarteratze eta Kulturarteko Elkarbizitzarako Euskal Zerbitzua
Kastrexana Enpresaldea. Basurtu-Kastrexana errepidea 70, 48002 Bilbao
944001900
944000444

Basauriko Udaletxea K/ Kareaga Goikoa 52. K.P.:48970 Basauri.
Tlfn.: 94 466 63 00 | 24 ordu mezuak: 900 840 841 | E-mail: oiac@basauri.net