Orientazio Juridikoa

Eusko Jaurlaritzak AHOLKU SAREA-ATZERRITARRENGANAKO AHOLKULARITZA ZERBITZUA eskaintzen die beren egoera administratiboari eta atzerritartasun legeriari lotutako zalantzak argitu nahi dituzten etorkinei. Argibideak, orientabideak eta aholkularitza eskaintzen dituzte, eta zerbitzu espezializatuetara bideratzen dituzte kasuak.

Euskal Herrian gehien hitz egindako hizkuntzetarako itzulpen zerbitzua daukate.

Beraiekin harremanetan jartzeko bide bi daude:

1. Telefonoz edo posta elektroniko bidez

Erabiltzaileak:
900840890
asesoria@ej-gv.es

Profesionalak:
944001809
juridika@biltzen.org

09:30 - 14:00

Telefono honek itzulpen-sistema dauka Euskadin hitz egiten diren hizkuntza nagusietarako.

2. Aurrez aurrekoa

Badaude ere zenbait itundutako entitate gai honetan doako aholkularitza juridikoa ematen dutenak.

Aurrez aurrekoari buruzko informazio gehiago

Basauriko Udaletxea K/ Kareaga Goikoa 52. K.P.:48970 Basauri.
Tlfn.: 94 466 63 00 | 24 ordu mezuak: 900 840 841 | E-mail: oiac@basauri.net