Erroldatzea

Erroldatzeak Udal-Erroldan, hiriko bizilagun guztiak agertzen diren erregistroan, izena ematea esan nahi du. Espainiar herritartasuna nahiz atzerrikoa duen pertsona oro erroldatu daiteke, egoera administratibo erregularra nahiz irregularra eta edozein adin eduki arren.

Erroldatzea

Udalerrian bizi direnek erregistro honetan eman behar dute izena nahitaez.

  • Izapide ofizial, gizarte laguntza eta laguntza ekonomiko askotan baldintza bat izan daiteke.
  • Horri esker, Banako Osasun Txartela eska daiteke, edo adingabeak eskolan sartu edo udalerriko gizarte zerbitzuen laguntza jaso daiteke.
  • Pertsona horrek Espainian bizi izan den denbora egiaztatzeko balio du.
  • Bizilagunen bizi-baldintzak hobetzeko programetan parte hartzea ahalbidetzen du.

Europako Erkidegokoa ez den atzerritarrak, iraupen luzeko egoitza-baimena, duenak salbu, Udal-Erroldan izen ematea berritu behar du izena eman zuenetik bi urte igaro baino lehen.

Baldintzak

Erroldatzeko beharrezkoa da:

  • Pertsonaren bizilekua Basauriko udalerrian egon dadila, eta adin nagusikoa edo emantzipatua izan dadila.

Izapideak

Izena emateko orria bete eta sinatu behar da. Komeni da idatzi bakoitzeko eskaera bat aurkeztea, eta sarrera-datadun zigilua duen kopia eskatzea.

Dokumentu ofiziala aurkeztu behar da, zeinak zera identifikatu behar duen, argi eta garbi:

  • Espainiar nazionalitatea dutenen kasuan, erroldatuko diren guztien NA aurkeztu behar da (NA derrigorrezkoa da 14 urtetik aurrerakoentzat).
  • Adin txikikoak altan emateko, berriz, familia liburua aurkeztu beharko da. Gainera, kasua zein den, honako hauek ere beharko dira:
    • Guraso biak, banatuta edo dibortziatuta egon ez arren, ez badaude erroldatuta adin txikikoa erroldatu nahi den etxebizitzan, HIABen emandako erantzukizunpeko aitorpenaren inprimakia bete beharko da.
    • Gurasoak dibortziatuta edo banatuta badaude, zaintza eta jagoletza ezarri duen ebazpen judiziala aurkeztu beharko da.
    • Tutela, familia-harrera edo adopzio kasuetan, ebazpen judiziala aurkeztu beharko da.
  • EBko herritarrek beren herrialdeko pasaportea edo NA aurkeztu beharko dute, indarrean dagoena, eta, baldin bdaukate, Atzerritarren Erregistro Orokorrean izena emanda daudela jasotzen duen egiaztagiria (AIZ dator bertan). Izen-ematea, ahal dela, AIZrekin egingo da.
  • Beste estatuetako herritarrek bizileku-txartela aurkeztu beharko dute; txartelak indarrean egon beharko du, eta espainiar agintariek emandakoa izan beharko du. Bestela, beraien herrialdeko indarreko pasaportea aurkeztu ahal izango dute. Izen-ematea, ahal dela, AIZrekin egingo da.

Etxebizitzaren okupazioa egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da:

Dokumentu hauetako edozeinek balioko du: Jabetza-titulua; errentamendu-kontratua (kasuaren denean, jabearen baimena, eta baimena ematen duen pertsonaren NAren kopia); edota etxebizitzaren zerbitzu baten kontratua (ura, gasa, argindarra, telefono finkoa), eskatzailearen izenean dagoena.

Azpierrenten kasuan, etxebizitzaren jabearen baimena eskatzen da.

Bizilekuz aldatuz gero, tramite guztiak egin behar dira ostera ere.

Non?

Izapide horiek Herritarrei Informazioa eta Arreta emateko Bulegoan (HIAB) egiten dira, eta berriro egin behar dira helbidea aldatzen bada.

Erroldako altak eta helbide aldaketak egiten dira Herritarrei Informazioa eta Arreta emateko Bulegoan, Basaurin, eta San Migelen.

Basauriko Udaletxea K/ Kareaga Goikoa 52. K.P.:48970 Basauri.
Tlfn.: 94 466 63 00 | 24 ordu mezuak: 900 840 841 | E-mail: oiac@basauri.net