Basauriko udalerria

Basauri Bilboko metropoli-eremuaren hegoaldeko sarbidean dago. Bilbo, bestalde, Bizkaiko Lurralde Historikoko hiriburua da; eta Bizkaiak, Gipuzkoa eta Arabarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen du, Espainiako estatuko lurralde bat, alegia. Udalerriak zenbait auzo ditu, eta biztanlegune nagusi bi: bata Basauriko erdigunean, eta bestea San Migeleko auzoan.

Basauri, bertako bizimodua eta bere gizarte-errealitatea ezin ulertu daitezke etorkin-oldeak aintzat hartu gabe, eragin nabaria izan baitute bertako industriaren eta hirigintzaren bilakaeran. XX. mendearen hasieran Bilbo hiriaren kanpoaldean zegoen landa-kokagunea izatetik, hiriaren eremu metropolitanoko udalerri nagusi izatera igaro zen, hogeita hamarreko hamarkadatik hirurogeko hamarkadara bitartean industria-enpresa ugari kokatu baitziren bertan.

Euskal Autonomian, Nafarroan eta Iparralden bezalaxe, Basaurin ere hizkuntza ofizial bi hitz egiten dira: euskara eta gaztelania (euskara eta frantsesa, Iparralden). Euskara ezagutu eta erabiltzea balio erantsia da herritarrekin harremanak izateko.

Basauriko Udaletxea K/ Kareaga Goikoa 52. K.P.:48970 Basauri.
Tlfn.: 94 466 63 00 | 24 ordu mezuak: 900 840 841 | E-mail: oiac@basauri.net