Osasun arloko ohiko arreta

Sistema publikoko doako ohiko laguntza,lehendabizi familia sendagilearen bitartez burutzen da. Honek gaixoa tratatzen du edo behar badu sendagile espezialista batengana bidaltzen du.

Lehen mailako arretako medikua izateko beharrezkoa da Osasun Txartel Indibiduala (OTI) edukitzea edota osasun-laguntzarako onarpen-eskaria onartuta edukitzea. Euskal Herrian osasun-laguntza Osakidetzaren bidez ematen da. Osakidetzak osasun-zentro publikoen sarea du.

Osasun-sare horrez gain, orokorrean doakoak ez diren zentro pribatuak daude.

Osasun-laguntzaren ordutegi orokorra

Basaurin badira eguneko zentro batzuk eta horietan kontsultatu behar da bakoitzari esleituriko lehen mailako arretako medikuaren edo, hala badagokio, espezialistaren ordutegia.

Osasun-zentroak larrialdi kasuez ere arduratzen dira goizeko zortzietatik arratsaldeko bostak bitartean. Ordutegi horretatik kanpo, larrialdietarako laguntza medikoa jaso daiteke.

Aldez aurreko hitzordu medikoa eskatu daiteke on-line.

Sendagaiak

Sendagaiak farmazian eskuratzen dira. Sendagai gehienak eskuratzeko beharrezkoa da errezeta medikoa.

Sistema publikoak ematen dituen errezetek deskontu desberdinak dituzte egoera pertsonala zein den (langilea, pentsioduna, diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duena,…).

Klinika edo kontsulta pribatuetan emandako errezeten bidezko sendagaiek ez dute deskontu eskubiderik, sendagaiaren prezio osoa ordaindu behar da.

Errezeta elektronikoa ezarri denetik, farmazian osasun-txartela aurkeztu behar da botikak hartzeko.

Ohiko ordutegitik kanpo gau eta eguneko farmaziak daude.

Sexu- eta ugaltze-osasuna

Basauri-Arizko anbulatorioak osasun-arreta espezializatua eskaintzen du, ugaltze-aparatua egoera onean mantentzeko.

Sexualitatearekin zerikusirik duten kontuetarako, Sexu Informazio Bulegoko zerbitzuetara jo dezakegu. Han zalantzak argituko dizkigute, eta aholkularitza emango digute.

Doakoa da mundu guztiarentzat, adina edozein izanda ere, eta erabiltzaileen datuak isilpean gordeko dira.

Basauriko Udaletxea K/ Kareaga Goikoa 52. K.P.:48970 Basauri.
Tlfn.: 94 466 63 00 | 24 ordu mezuak: 900 840 841 | E-mail: oiac@basauri.net