Larrialdietako osasun-laguntza

Larrialdietako laguntza medikoa jasotzeko eskubidea estatuko zein atzerriko pertsona orok du, baina osasun-laguntza osoa jasotzeko eskubidea izateko beharrezkoa da Osasun Txartel Indibiduala edota osasun-laguntzarako onarpen-eskaria onartuta edukitzea.

Horiek tramitatu gabe izanda ere jaso daiteke laguntza Osakidetzako zentroen bidez. Horrelakoetan, behin osasun arazoa artatuta laguntza medikoa doakoa izan dadin, osasun-zentro batera bideratuko da pertsona, eskabidea aurkez dezan.

Informazio gehiago

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko Lurralde Zuzendaritza

Larrialdietarako laguntzaren ordutegia

Ohiko ordutegian, 8:00etatik 17:00ak arte, osasun-zentroek zaintzako mediku bat dute kasu larriez arduratzeko.

Ordutegi horretatik kanpo Basauri-Arizko Anbulatoriora joan behar da (17:00-18:00, astelehenetik ostiralera), edo Galdakao-Usansoloko Ospitalera (24 orduz, egunero).

112 doako telefonora ere deitu daiteke. Egoera aztertuta, jarraibideak ematen dituzte horretan.

Informazio gehiago

Osakidetzako larrialdi zerbitzua: 944110000.

COVID-19 buruzko informazioa

Basauriko Udaletxea K/ Kareaga Goikoa 52. K.P.:48970 Basauri.
Tlfn.: 94 466 63 00 | 24 ordu mezuak: 900 840 841 | E-mail: oiac@basauri.net