Gizarte-ongizatea

Basauriko Udaleko Gizarte Zerbitzuen helburua da Basauriko herritar guztiei laguntzea gizarte-laguntzaren alorreko zerbitzuak lortzen, bai beharrizan egoera zehatz bati irtenbidea emateko, bai beraien autonomia hobetzeko laguntza lortzeko, bai gizarteratzea edo ongizatea lortzeko.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak laguntza eskatzera datozen guztien egoera aztertu eta baloratuko du, eta pertsona horiei laguntza emango die (Basaurin erroldatuta egon ala ez), eta saiatuko da gizarte-izaerako beharrizanak asetzen.

Bertako administrariek, hezitzaileek, psikologoek eta gizarte-langileek, planteatutako egoera aztertu, eta aholkua emango dizute; gainera, esku-hartze plana diseinatuko dute, antzemandako beharrizanei aurre egiteko.

Basauriko Udaleko Gizarte Ongizate Atalak erantzun hurbilekoa, adeitsua eta isilpekoa eman nahi diezerbitzu horien beharrean dauden herritar guztiei. Hori dela eta, beharrezkoa da aurretiaz hitzordua hartzea, pertsona bakoitzak erabateko arreta jaso dezan (oso egoera sentikorrak planteatzen baitira, gure bizitza pribatu eta familiarreko eremuari eragiten baitiote).

Hona hemen beharrizanei aurre egiteko Gizarte Zerbitzuek dituzten baliabide batzuk:

  • Etxez etxeko zerbitzua, eguneroko eginbeharrak egiteko zailtasunak dituzten adinekoentzat.
  • Mendekotasuna baloratzeko eskabideen izapidetzea.
  • Telelaguntza-24 orduko arreta zerbitzua. Adinekoei zuzenduta. Gailu informatiko batek larrialdiak detektatu, eta erantzun egiten ditu.
  • Gizarte- eta eskola-aholkularitza.
  • Gizarte- eta hezkuntza-aholkularitza.
  • Haurrentzako eta beren familientzako orientazioa eta arreta psikologikoa.
  • Gizarte-larrialdietarako laguntzen kudeaketa.
  • Aldizkakoak ez diren udal-laguntzen kudeaketa.
  • Gizarteratzerako laguntza berezien kudeaketa.
  • Tratu txarren biktima diren emakumeenganako arreta.
  • Hipoteka-bitartekaritza zerbitzua, etxebagetze kasuetan orientabidea emateko.

Hala behar dutenentzako aldibereko itzulpen zerbitzua daukate, hizkuntza-sorta zabalarekin.

Hemen oinarrizko informazioa baino ez dugu jaso. Argibide gehiago behar badituzu, hurbildu zaitez Gizarte Zerbitzuetara.

Udal Gizarte Zerbitzuak

San Migeleko Udal Gizarte Zerbitzuak

Baliabideak eta egitarauak

  • Profesional batek emandako banako laguntza.
  • Esku-hartze planak edo interesa duen pertsonarekin adostutako hitzarmenak.
  • Diru prestazioak.
  • Eskola laguntza.
  • Laguntza Psikologikoa.
  • Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua.
  • Telelaguntza.
  • Eguneroko jarduerak egiteko laguntza behar duten 60 urtetik gorakoentzako eguneko zentroak.
  • Adinekoen egoitzan sartzea.
Basauriko Udaletxea K/ Kareaga Goikoa 52. K.P.:48970 Basauri.
Tlfn.: 94 466 63 00 | 24 ordu mezuak: 900 840 841 | E-mail: oiac@basauri.net