Etxebizitza lortzea

Etxebizitza lortzeko ohiko formulak bi dira: erostea edo alokatzea. Erosketa izanez gero, erosleak eta saltzaileak egindako salerosketaren kontratua eskritura publiko bihurtu ohi da. Hau da, notarioaren aurrean sinatzen dute kontratua eta Jabetza Erregistrora bidaltzen dute salerosketa egiaztatzeko. Etxea errentan hartuz gero, alde biek egin ohi dute dokumentu pribatu bat.

Etxebizitza librea, babestua edo titularitate publikokoa izan daiteke. Informaziorako zerbitzu publikoak daude, hala nola, (Etxebide); baita higiezinen agentzia eta sustatzaile pribatuak ere.

Erosleak etxebizitzaren jabetza eskuratuko du saltzailearengandik, etxebizitza horren balioa edo salneurria ordaindu eta gero.

Alokatzea. Etxebizitza errentan emango duenaren (jabearen) eta berau errentan hartuko duenaren (erabiltzeko alokatuko duenaren) akordioa behar da. Dokumentu pribatu bat egin behar dute: errentamendu-kontratua.

Etxebizitza errentan hartuko duenak zenbateko bat ordainduko dio errentatzaileari, aldian-aldian.

Etxebizitza motak

Etxebizitza izan daiteke:

Librea. Jabeak erabakiko du prezioa edota errenta.

Basauriko udalerrian etxebizitza librea eskuratzeari buruzko informazioa lortu dezakegu herriko inmobiliarietan edota etxebizitzak sustatzen dituzten enpresetan, herrian banatzen diren egunkarietan edota webguneetan zein inmobilaria-atarietan.

Babestua. Etxebizitza librea baino salneurri edo alokairu merkeagoa izaten dute.

Kasu honetan beharrezkoa da informazioa jaso eta izena ematea Etxebiden, bai Internet bidez, bai bertara agertuta, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan edo Bidebi Basauri SL udal sozietatean.

Eskabideak entregatu daitezke Basauriko udalak Herritarrei Informazioa eta Arreta emateko duen Bulegoan (HIAB) ere.

 

Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua - Etxebide

Etxebizitza babestua eskatzeko, bai erosteko, bai alokatzeko, beharrezkoa da Etxebiden izena ematea eta honako baldintza hauek betetzea:

  • 18 urte beteta izatea, edota adin txikiko emantzipatua izatea.
  • Basaurin edo EAEko beste udalerri batean erroldatuta egotea.
  • Babes ofizialeko etxebizitzarik lortu ez izana eskabidea aurkeztu aurreko bi urteetan (alokairuzkoa salbu).
  • Gutxieneko diru-sarrera batzuk egiaztatzea, eta gehienezko batzuk ez gainditzea.

Administrazioak datuok egiaztatuko ditu.

Atzerritarrek berton egoteko baimena eduki beharko dute, indarrean dagoena. Erosteko etxebizitza lortu nahi bada, iraupen luzeko baimena beharko dute.

Etxebideketxebizitzak erosteko eta alokatzeko laguntzak ere ematen ditu.

Informazio gehiago lortu daiteke Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Herritarrei Informazioa eta Arreta emateko Bulegoan edo Bidebi Basauri SL udal sozietatean.

Etxebizitza mantentzea

Legeak agintzen etxebizitzaren jabeari agintzen dio berau egoera onean mantentzeko.

Zenbait laguntza daude etxebizitza edota eraikina birgaitzeko, irisgarritasuna hobetzeko lanak egiteko eta energia-eraginkortasuna areagotzeko.

Informazio gehiago lortu daiteke Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Herritarrei Informazioa eta Arreta emateko Bulegoan edo Bidebi Basauri SL udal sozietatean.

Beste zerbitzu batzuk

Larrialdietan ostatu ematea

Beharrizan larri edota gizarte-zaurgarritasun egoeran bagaude eta ostatu ematea behar badugu, gomendagarria da gure egoeraren berri ematea Basauriko Udaleko oinarrizko gizarte zerbitzuei.

Etxegabetze arriskua

Etxegabetze agindua denean Hipotekarako Bitartekaritza Zerbitzura jo daiteke, etxegabetzearen inguruko argibideak jasotzeko. Udal Gizarte Zerbitzuek egiten dutebitartekaritza-lan hori.

Arazoak jabekideen komunitateetan

BIZILAGUN zerbitzu publikoa, unibertsala eta doakoa da. Bizilagunen komunitateetan edota jabeen eta beraien etxebizitza edo lonjako maizterren artean sor daitezkeen eztabaidak edo ezadostasunak konpontzeko baliabide erabilgarriak eskaintzen ditu.

Basauriko Udalak, bere aldetik, Jabekideen Komunitateen Elkarbizitzarako Gida eskaintzen du, bai eta auzokideentzako bitartekaritza zerbitzua ere.

Basauriko Udaletxea K/ Kareaga Goikoa 52. K.P.:48970 Basauri.
Tlfn.: 94 466 63 00 | 24 ordu mezuak: 900 840 841 | E-mail: oiac@basauri.net