Kirola

Basaurin kirol elkarte eta klub ugari daude, eta, gustuko duguna zer den, horietan parte hartu dezakegu.

Webgune honetan dago kirol klubei buruzko oinarrizko informazioa: http://www.basauri.net/eu/basauri-eu/bmcdasociaciones

Beste alde batetik, Basaurin kirol ekipamendu ugari daude, kirola egiteko. Ekipamendu horiek Basauri Kirolak erakundearen ardurapean daude. Erakunde autonomo horrek, gainera, zenbait kiroletan hasteko edo kirol horiek praktikatzeko jarduerak antolatzen ditu.

Basauri Kirolaken webgunean duzue instalazioei, jarduerei, ikastaroei, prezioei eta abarri buruzko informazio eguneratua; gainera, instalazioak erreserbatzeko, ikastaroetan izena emateko eta abonatzeko izapideak ere bertatik egin daitezke.

Basauriko Udaletxea K/ Kareaga Goikoa 52. K.P.:48970 Basauri.
Tlfn.: 94 466 63 00 | 24 ordu mezuak: 900 840 841 | E-mail: oiac@basauri.net