Gidabaimena

Euskal Autonomia Erkidegoan gidabaimen ofizial barik gidatzea delitua da.

Egoitza-Baimenen bat lortutakoan beste sei hilabetez erabil daiteke jatorrizko herrialdeko gidabaimena.

Epe hori amaitzean, Espainiako gidabaimena lortu behar da, aurrez baldintzak egiaztatuz eta dagozkion probak gaindituz: azterketa teorikoa eta praktikoa.

Europar Batasuneko edo Europar Espazio Ekonomikoko (Norvegia, Islandia y Lienchenstein) kide diren herrialdeetako gida-baimenen titularrek ez dute zertan egin azterketarik.

Europar Erkidegoko kide ez diren herrialdeetako gida-baimenak ere trukatu daitezke. Horretarako titularrak bizileku-baimena, bizileku eta lan-baimena edo ikasketak egiteko egonaldi-baimena eduki beharko du, indarrean jakina. Ondoren aipatzen diren herrialdeak dira gida-baimenen truke horretan sartzen direnak:

  • Andorra
  • Algeria
  • Argentina
  • Bolivia
  • Brasil
  • Txile
  • Kolonbia
  • Hego Korea
  • Costa Rica
  • Ekuador
  • El Salvador
  • Filipinak
  • Guatemala
  • Japonia
  • Mazedonia
  • Maroko
  • Monako
  • Nikaragua
  • Panama
  • Paraguay
  • Peru
  • Dominikar Errepublika
  • Serbia
  • Suitza
  • Tunisia
  • Turkia
  • Ukrania
  • Uruguai
  • Venezuela

 

Trukerako beharrezko dokumentazioa

  • Probintzietako Trafikoko Buruzagietan eskura daitekeen inprimaki ofiziala.
  • Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo indarrean dagoen bizileku-txartelaren fotokopia. Jatorrizkoak aurkeztu behar dira eta interesdunari emango zaizkio behin egiaztatuta.
  • Gaitasun psikofisikoaren txostena, Bizkaiko gidariei araketak egiteko baimendutako zentro batek igorria probintzia honetan eskatzen bada, eskatzailearen argazki eguneratu batekin batera.
  • Duela gutxi ateratako argazki bi, 32 x 25 mm-koak.
  • Epailearen ebazpen baten bitartez motor-ibilgailuak eta ziklomotoreak gidatzeko eskubidea kendu ez izanaren eta daukana kontrolpean edo etenik ez dagoenaren adierazpena.
  • Eskatu den gidabaimenaren maila bereko beste baimen edo lizentziarik ez izatearen aitorpena, baimen hori Espainian nahiz beste Europako Erkidegoko herrialderen batean igorria izan arren.
  • Titularraren adierazpena, baimena benetakoa dela, balio duela eta indarrean dagoela azaltzeko eta horren erantzukizuna hartzeko.
  • Trukatu nahi den baimena, horren kopia edo fotokopia.
  • Legez ezarritako tasa.

Non?

Informazio gehiago lortzeko edo baimenak edo baimen-trukeak eskatzeko ondoko entitatera jo behar da:

Bizkaiko Probintziako Trafikoko Buruzagitza

Informazio gehiago

Aurretiko Zita

Basauriko Udaletxea K/ Kareaga Goikoa 52. K.P.:48970 Basauri.
Tlfn.: 94 466 63 00 | 24 ordu mezuak: 900 840 841 | E-mail: oiac@basauri.net